Itxaro Borda

Azaroak 11

2026ko azaroaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mugaz bestaldeko biztanleak bihar greban izanen zarete: biba zuek! Iparralde honetan, aldiz, besta edo jai da San Martin eguna, 1914-1918ko lehen mundu gerlako harategi humanoaren bukaerako armistizioa edo armen uztea gogoratzeko. Egia da ez dela gehiago gure haur denboran ezagutu dugun gerlari ohi bihirik bizirik gelditzen, eskuz egiten zituzten Caporal markako zigarretak biltzen zebiltzala trintxeretako beren egunerokoa haurren aitzinean kontatuz... tabako horren usain bortitza eta Gorka Knörren kanta ditugu orain memoriaren zirikatzaile: morts pour la Patrie.

Euskalduna aldatu da, lurralde honetako etxe bakoitzera dolua ekarri zuen konflikto horren historia errebisatzeraino: Chemin des Damesko gerla zelaira joan omen ziren lilia ezpainetan —edo trenak mukuru betez eraman zituzten...— gure arbaso-soldaduak dagoeneko, neurri batean begiko ez dugun Frantziaren onetan borrokatu ziren petzeroak baino ez dira gaurko herritar batzuen begietan. Iragana ber kontsideratzeak garbiago eta handiago egiten bide gaitu, baina sarraski horretako espektro unatuak gugan daude beti.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA