Itxaro Borda

Azaroak 21

2026ko azaroaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskararen aldeko mobilizazioak ugaritzen edo anizten ari dira Euskararen Eguna hurbiltzen den arau. Departamenduko prefeta bizi-bizia dabil frantses gobernu zentralak aspaldian kasik isilarazia zeukan bere nortasun jakobinoaren mamua berriz iratzarrarazten, azken hilabete hauetan ulu beltz baten gisa zizta eta zizta hasi da gure gorputz linguistiko minberak akabatzear!

Iparraldeko 92 auzapezek justuki prefetari idatzi diote «euskarari buruz duen jarrera» kezkagarria aipatzeko. Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua aldatu gabe beren herrietan, euskara koofizial izendatu nahi lukete, duela zenbait hilabete Sarak, Azkainek, Uztaritzek edo Baionak egin zuten bezala. Normalean, frantsesa estatuko hizkuntza bakarra izateak ez luke espazio publikoan eskualdeetako mintzairen erabilpena murriztu edo debekatu behar.

Larunbat honetan, Euskal Konfederazioak jendeak, euskaradunak eta besteak, deitzen ditu Baionara, aldarrikapen hauek plazaratzera Euskararen garaia da lemapean. Hizkuntza politika eraginkorrak eskatuko ditugu, eta ez bakarrik kutsu poetikoa dutenak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA