Itxaro Borda

Azorriatzeak

2025eko ekainaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Indonesiako Aceh probintzian xaria izeneko legedia erlijiosoa nagusi da eta gehiengoaren bekaturako jaidurak menderatzeko bertako arduradun musulmanek gaztigu eta azorriatze ekimen publikoak eskaintzen dituzte zuzenean, eta batzuetan eskualde hartako telebista kateen pantailen bidez. Bada, egia erran, gugan pizten den halako gustu morbido bat exekuzioak edo zigorraldiak segitzeko orduan: Idiota nobelaren lehen orrialdeetan Dostoievskik ez ote zuen Miskine printzeak ikusiriko Parisko gillotinatze saio anker bat kontatzen, detaile guziekin gainera?

Duela gutxi, kazetari batzuek azaldu dutenez, gizon eta emazte bi azotez joak izan dira ezkontzatik kanpoko harreman sexualak mantendu dituztelako. Indonesiak 2022an bere kode penalean sartu du debeku hori. Bi errudunak mihimen makilez zafratu zituzten. Zenbait egun lehenago, bi estudiante homosexuali 77 eta 82 kolpe eman zitzaizkien. Giza eskubide elkarteek salatzen dituzten arren, herritarren sustengua dute praktika hauek eta Aceheko andere auzapezak, satisfoski errepika dezake «azote gaztigua aplikatzen dugu, lezio moralik hoberena delako komunitatearekiko!» entzun nahi duenaren belarri zulora...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.