Itxaro Borda

Baiona Babel

2026ko irailaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako udaletxeak deitzen duen euskararen batzorde munizipalaren bilerarako gonbitea ukan dut. Plazerekin, kuriositatez bezainbat, parte hartu dut bilkura horretan. Aurreko hamarkadetan euskararekiko harreman minberatsuagoa zela oroitzen gara… baina hondar urteotan, hiriaren eta euskararen zein gaskoiaren arteko halako maitasun istorio bat pizten ari da. Dena ez da perfektua, Marilyn Monroek erran lezaken bezala, baina Baionan gure mintzairak beren bideak urratzen dabiltza, laguntza instituzional eta paisaia linguistiko itxuraldatze artean.

Harrigarriena zen, hunkigarriena neurri batean, bilera guzia nola lehen aldiz euskaraz kudeatu duten kontseiluko hautetsi gazteenek eta herriko etxeko euskara zerbitzuko langileek. Erranen dute beren lana baizik ez dutela egiten, baina egia da eztabaidak euskaraz eramateak eta ez dakitenentzat aldi bereko itzulpena erabiltzeak sentsazioak aldatzen dituela: zilegitasun eta berdintasun osoz praktikatuko litezkeen hizkuntza anitzekiko baionar jendarte batez ametsetan urtzen gara…

Baiona bedi Babel, eta alderantziz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA