Itxaro Borda

Baiona 'inside'

2026ko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Besten bigarren eguna da. Jende-itsaso zuri eta gorriak itotzen ditu orduak, gauak, karrikak, plazak eta bertara hurbiltzen diren guzien bihotz herbalak ere bai. Batzuetan tsunamia da, besteetan harri guziak agerian uzten dituen marea apal lasaia. Herenegun Marie Darrieusecq idazle adiskidea hiriko giltzak botatzen ikusi genuen herriko etxeko balkoitik eta geroztik handik eta hemendik ibili gara, terrentaz, ele fragmentuak trukatzen, ezagunak eta ezezagunak agurtzen...

Baina hor dago, gure artean hain presente, biolentzia inplizitu sentsazio bat, jendetza uhin kulunkari batean aurkitzen garenean edozer gerta daitekeelako irudipen hori, agian saldoak erdibituz patruilatzen dabiltzan soldaduek eta poliziek areagotzen dutena. Behar baita ospakizun erraldoi hauetan ibiltzen diren pertsona zaurgarrienen segurtasuna bermatu, haurrak, adinekoak, emazteak...

Badugu beti zerbait errateko bestekiko, beso-muturrekoa karioegi dela adibidez, baina gozatzen dugula aitortzera eta hiriko langileek goiztiri zurbil orotan egiten duten ezinbesteko garbiketa lana txalotzera behartuak gara!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA