Itxaro Borda

Bamako

2025eko azaroaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez hain aspaldi, Sudango miliziano talde batek Darfurreko hiri nagusia den Al-Faxirreko ospitalean gerizatzera lehiatu haurrak, emazteak eta gizonak oro erail zituen, laurehun eta hirurogei jende, paramilitarrek sarraski horretan kolonbiar mertzenarioak eta Saudi Arabiako dirua zutela laguntzaile. Ruandan bezalako garbiketa etniko baten bezperan gaudela pentsatzen dute Afrika erdialdeko politika ongi ezagutzen dutenek.

Sahel aldean ere basamortua ikara dabil. Bamako, Maliko kapitala, Al-Qaedako soldaduen eskuetara erortzear dagoela diote handik ukaiten ditugun berriek. Eta Bamako erortzen baldin bada, lehertuko dira Burkina Faso eta Niger erraldoiak ere bai. Senegalen, halaber, beldur dira islamisten mendera ez ote diren lerratuko denbora labur barne. Maliarrek ez dute nehoiz lortu errusiarrek hitzeman esku ukaldi militarra, eta bakartasun handian borrokatzen dira, behiala Timbuktu suntsitu zuten jihadisten kontra.

Bamako hiriaren setioa ikus daiteke pantailetara jazartzen diren nazioarteko irudietan... eta Ali Farka Toureren inguma auhenez dago Niafunken.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.