Libanoko jendeak beldurrez daude. Estatu Batuen eta irandarren artean hamabost eguneko menia ireki den arren Israeleko armadako hegazkinek herrialdea bonbardatzen segitzen dute. Urrikirik gabe. Hirurehun hil baino gehiago eta gutxienez mila seiehun zauritu zenbatu ditu Libanoko osagarri ministerioak. Hekatonbe bat. Tregua ahula da, negoziaketak hautsiak dira eta Trumpen administrazioak ez du onartzen irandarrek Ormuzko zintzurra indarrez tinkatzea. Iraneko zibilizazioak oraindik bizirik dirau eta herritarrek libertatea eskatzen darraite.
Bizkitartean, Artemis II espazio-ontziko sei kideak ilargiaren inguruan ibili dira, honen alde erantzia argazkitan hartuz eta Apolo VIII misio mitiko haren bideak errepikatuz. Grabitate ahulagoa duen espaziotik mintzatu dira lurrean deus gertatzen ez bailitzan eta beren herrialdeko presidentearen osasunari buruzko zalantzarik ez balego bezala. Planeta konfliktibo honetan, astronauta hauen lekukotasunek errealitatetik deskonektatuak ematen dute. Espero dugu, soilik, Beiruten agitzen ari den sarraskia begi hutsez ikusteko ahalmena ukanen dutela.