Gure haur denborako katixima orduetan, kofesatu aitzin, negoziatzen gabiltzan egiten genituen bekatuak zein kategoriatan sartzen ziren galdezka, batzuk benialak zirela eta besteak mortalak. Gormandiza zen gehien beldurtzen gintuena, une hotzak ginen garai hartan infernuaren gaztigua merezi zuen bakarra zelako.
Azken asteotan Vatikanoak bekatu mortalen zerrendari zortzigarren bat gehitu dio: ekozidioarena edo naturari egiten zaion sarraski barkaezinarena preseski. 2019an Frantzisko aita sainduak nazioarteko komunitatearen bakearen kontrako krimen hori salatu zuen. Iraila hasiera honetan agertu dokumentu batean, Erromako teologoek erabaki dute ekozidioa «kreatuaren eta kreatzailearen aurkako» bekatu larri gisa definitzea.
Laudato si entziklika plazaratu zuen Elizak 2015ean, eta egia da katolikoek maite dutela moralaren bide zehatzak urratzen dituztela erakustea. Azpeitiko zeinuek zortziak jotzen dituzten unean, nago ez ote den bekatu hori xede hutsen mailan geldituko, fededunen kontzientzia txarra are gehiago kargatzea salbu, oinarri eta ondorio juridikorik ez duelako!