Itxaro Borda

Belaren beila

2026ko irailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eskuin muturrak enkante politikoak ireki ditu, RN alderdiaren buruzagitza bizefaloaren kontra-erranak agerian emanez, erretreta hartzeko adinari dagokionez adibidez edo bela islamikoaren gaia ardatz. Badirudi, belaren kasuan, boterera heltzen baldin badira behintzat, espazio publikoan belatua aurkituko duten emazteari multa bat jarriko diotela. Jantziaren polizia bat sortu nahi izatea leporatzen diete ezkerreko politikari entzutetsuenek.

Ez naiz belaren defentsan hasiko nire inguruko lagun batzuen gisara. Ez dut gogapen hain zabalik. Azken urteetan maskulinizatu den San Izpiritu auzoan andre belatuak gurutzatzen ditudanean, tristura hitsak hartzen nau, gizonezkoek banpirizatu erlijio batek dituelako burutik oinetarako abaia pean gordetzera derrigortzen. Duela gutxi arte —ez dezagula ahantz— katolikoek ere gorputza osorik ezkutatzera behartzen zituzten emazteak!

Hargatik ez dut begi onez ikusten alderdi politiko batek arabiar jatorriko emakume belatuak gaztigatzea eta gizonezkoak, udaran, kasik biluzik, papoak airean, gure karriketan, multarik gabe, libre ibiltzen uztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA