Itxaro Borda

Beroteak

2026ko azaroaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jakina da iragan udako beroteen ondorioz jende andanak hil direla munduan barna. Herio horiek ez dituzte buruzagiak eta miliardunak hunkitzen, bistan dena, hauek egoera klimatikoa are latzago egiten duten haizagailuak erabiltzen dituztelako bulegoak freskatzeko. Frantzian, Alemanian eta beste leku frankotan estatistika izugarriak plazaratu dira. Ikusi eta entzun nahi duenak badaki —edo bederen susmatzen du— beroteak Lur planetaren etorkizuna zalantzan ematen duela. 

Sortze tasa baldintzatzen dute tenperatura azkarrek. Hauxe da Asia, India eta eskualde horietako berri batzuek agertzen dutena. Bangladeshko Kalaikundako eguraldi estazioak 47,2° C-ko errekorra markatu zuen 2024ko apirilaren 30ean... Berote gaitza jasan zuten udaberri horretan eta ohartu dira haur franko terminoa baino lehenago sortzen zirela. 

Ingurune pobreetako ama gazteak dira bereziki perilean, estres termikoaren eta ur-gabeziaren menpe daudelako. Ikerlariek beroteari gehitzen diote airearen kutsadura ere umeak epea baino lehen eta osasun arazoekin jaiotzearen fenomenoari: koktel esplosiboa. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA