Itxaro Borda

Beti besteak

2026ko urriaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantzia mailako azken gertakari ikusgarrien ondotik, eta biharko Atorra Horiek deitu manifestaldien bezperan, kalapita piztu da gobernuaren eta ezkerreko alderdi politikoen artean: Frantzia Intsumisoa seinalatu dute denek, aho batez, larunbateko iskanbilen errudun bakartzat. Helduen plaza publikoan edo haurren eskoletako patioan beti lelo bera entzuten da: ez naiz ni izan, besteak izan dira!

Datorren urtean presidentetzarako bozkak iragarriak dira hemen gaindi. Hogeita hamaika hautagaiek izena eman dute jadanik, guziek boterea hartzea dutela helburu. Eskuina ari da eskuin muturrarekin paisaia politikoa emokatzen, bereziki egunotan, herrialdeko mugimendu sozial polifazetikoak Errepublikaren oinarriak ustez inarrosten dabiltzan unean. Baina Errepublikak badu horrelako pataska anitz jasanik eta ez da erortzekotan. Hargatik, senatuaren buruak ongi ikusiko luke, eskuineko gardots horren arerio nagusia den LFI debekatuko balute, aldi berean demokraziaren jokotik kartarik nagusiena kenduz: erraza horrela irabaztea, ezta? 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA