Itxaro Borda

Biba Lula

2026ko urriaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lulak hartuko ditu Brasil erraldoiaren giderrak laugarren aldiz. Flavio Bolsonaroren –Jairren semea– irabazte iragarriaren bidea trabatu dute bozkatzaileek, ongi frogatuz ez dutela buruzagi iliberalik nahi. Mirakulu bat da kanpoko analistentzat. Lula altzairugintzako langile ohia da eta boterera heltzen diren azken politikarien antzera, 80 urteak aise pasatuak ditu. Sao Paulon ospatu du garaipena, olde euforikoen artean, petardoak, kolorezko keak eta mundu osoa beha zegokiola...

Eskuin-muturrera lanjeroski lerratzen ari den –uzten duten?– Europako arduradunak poztu dira. Pedro Sanchezek Lula zoriondu du progresoaren izenean eta Macron presidenteak «mundu justuago baten alde» lan egitera deitu du Brasilgo presidente zahar-berria. Macronek baleki bezala zer den justizia, zer den mundua, zer den zerbaiten alde sufrituz ekitea! Hala balitz, bere nartzisismo bekaitzaz labaki antzera abandonatuko duen Frantzian bertan eta bere buruari aplikatuko lizkioke aholku horiek. Trump eta Milei aldiz ez dira batere kontent, Brasilen eta Txinaren arteko harreman ekonomikoak ez dituztelako begiko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA