Itxaro Borda

Bideak

2025eko uztailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herrian bertan hainbat elkarte eta erakunde bestelako turismo eredu baten plantan emateko hausnar etengabean dabiltza, jendeak jagoitik urte osoan erakartzea helburu. Negatiboki konnotatua den turista hitza bera baztertzen da, turistaren ordez udatiarra edo bisitaria erabiltzearren. Herriek halatan, kostaldean ala barnealdean, oinezko bideen sare bat marrazten dute, frankotan antzinako mendeetako xendrak edo bidegorriak naharretatik idokiz. Herrietako aberastasun arkitekturalak, ekonomikoak edo kulturalak bereziki azpimarratzen dira, zubi erromanikoak edo meategi ustiatuak baizik ez aipatzeko…

Oragarren, Kaskileta eta eliza dagoen Zelai auzoen arteko gure haur denborako meza-bidea atera dute sasi eta saparren atzamarretatik. Uharan ibaiaren gainean, uholde haserretu batek behiala eraman zuen egurrezkoaren lekuan, burdinazko behin-behineko zubi hertsi bat bota dute. Oinezkoen mono-hatza haritz handien maldatik pasatzen da, gaztainondoak, xarak eta asunez azpatu urtegi naturalak ez direla hain urrun. Toki ederrak eta isilak dira, salbu asteburuetan, hemen ere ibiltariak metatzen direlako, txakurrak aldamenean, ardiak aztoratzen: bada beti zerbait joaten ez denik, ezta?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.