Itxaro Borda

Bloody Sunday

2025eko irailaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Egun hauetan, F soldadua izengoitiaren ezagun egin zen paraxutista ingelesa epaitzen ari dira Belfasteko tribunal batean, 1972ko urtarrilaren 30eko Londonderryko Igande Odoltsua-n bi pertsona hiltzegatik. Berrogeita hamahiru urteren buruan etorri da egiaren ordua hamahiru hil haien familientzat Bonok eta U2 taldeak, 1983an, igande hartan gertatua gogora ekarri zuten Sunday Bloody Sunday kanta ospetsuarekin. Hain maite dugun John Lennonek ere, 1972an berean, abesti bat moldatu zuen sarraski hura aipatuz, baina ez zuen arrakastarik ukan.

Ingeles armadak, masakrea justifikatzeko, IRAko ekintzaileak baizik ez zituela kalitu adierazi zuen. Sendiek 2010a arte igurikatu behar izan zuten beren haurrak inozente hutsak zirela ofizialki entzuteko. Haietarik asko bizkarrean tirokatu zituzten edo jada lurrean zeudela kolpatuak, mokanes xuriak airean. Igande hura Ulsterko jendartearen gorputz sozialean urrako doloretsu baten antzera gelditu da: ea etorriko den epaiak gantza eta sendabideko orbain gisa eragiten duen!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.