Itxaro Borda

'Blue-namia'

2026ko azaroaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Horrela deitu dute Ipar Ameriketako demokratek kongresura bidali duten diputatu eta senatarien uhina. Tarte ederra bada gorrien eta urdinen artean, eta gainera, Donald Trumpek bozketaren ondorioak onartu ditu nahiz eta Texas zein Michiganen galtzea larria den errepublikanoentzat. Gizona prest dago Etxe Zurian, Veto jauna bilakatuz, bere bigarren agintaldia demokraten setio-pean bukatzeko. Balentria guzien gainetik, Trumpen erabaki intenpestiboek eskuinera botatzen zuten hiritar asko prekarizatu dituzte, merkatuak eta mapa geopolitikoak ikararaziz.

Irriño bat eskapatu zait nonbait irakurri dudanean Elon Musken adierazpen sarkastikoa bere mentorearen derrota jakin orduko, miliar erdi bat dolar sartu duen arren hauteskunde kanpainaren finantzatzeko. Ahoan bilorik gabe erran du «badirudi aldi honetan bozketan eragiteko pentsatu nire espazio-laserrek ez dutela funtzionatu!». Errepublikanoen aldeko txioak ezabatu ditu berehala, inkas’e, haizearen norabidea kanbiatzen ari delako Washingtonen, dantza egiteko gela erraldoiaz eta diru publikoaz gain, Elonek ere denen beharra daukalako! 

Gaiak
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA