Itxaro Borda

'Bregret'

2026ko ekainaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ingelesek badakite agitzen zaiena izendatzeko neologismoak sortzen. Brexit asmatu eta bozkatu zuten, baina gaurkoan, hamar urteren buruan, damutua den herritarren gehiengo batek brexit eta regret uztartuz, Bregret hitza moldatu du. Europar batasuna uztea erabaki zuten 2016an, Ingalaterrak bere destinoaren giderrak berreskuratzea helburu. Europari ordaintzen zioten diruarekin gauza ederrak konplitu behar omen zituzten. Brexit zaleek demagun, Osasun Sarea finantzatzea hitzeman zuten, baina hauteskundeen biharamunean bertan, Nigel Faragek jakinarazi zuen ez zela horrelakorik egingo!

Europatik jalgitzeak ez zuen deus aldatu migrazioen alorrean. Alderantziz, etorkizuna hor ere, hitsa izan da nazio-nortasunaren xifritze baten seinale. Ekonomia aldetik berdin: inflazioa handia da eta pobrezia herrikoia emendatzen doa Dickensen nobeletako muga larrietara hurbiltzear. Hargatik damua da nabaritzen jende askoren gogoetan, eskuin muturreko politikarien diskurtsoak elikatzen dituen sumindura eta traizio sentsazio bat, britainiar jendartea larriki polarizatua gelditzen delarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE