Itxaro Borda

Celine Dion

2026ko irailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sei urtez taula gainetatik kanpo egonik, Celine Dion Quebeceko kantari famatuak hasi du, pasa den larunbatean, Parisko bere 26 gaualdiko ekina. 2022an sendaezinezko zainetako gaixotasuna diagnostikatu zioten, eta orduan, publikoan aritzetik gelditu zen: Izarrak atake betean hartu irudiak plazaratu zituen, beldurgarriak egia erran.

Celine Dion, Estitxu, Dalida edo Rocio Jurado bezala, queer ikono bilakatua da, eta Baionako bestetan, Txalaparta batzokian, I’m alive abestia ozen dabil, bertan direnen bihotzak bizirik direla sentiarazteko. Iragan asteburuan 30.000 fanen aitzinean, biolin soilaz lagunduriko Ez gara aldatzen kantarekin abiatu zuen bere kontzertua. Une batez isildu zela diote kazetariek, hunkitua, negar zorian, sesitua, bere izena errepikatzen zuen ikuslegoak gatibatua.

Badakit, alabaz eta nitaz beste, Euskal Herrian eta euskaraz Celine Dionek badituela segitzaileak, heldu den asteburuan ospatuko den Baionako Pride Erradikalaren parte hartzaileen artean ere. Herritar paradoxalak gara eta hori ez dago batere gaizki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA