Itxaro Borda

Dialla

2025eko urriaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Albanian adimen artifizial generatibo sistema batek Dialla izendatu du merkatu publikoekiko erabakiak bideratzeko ministro postuan. Bertako presidenteak espero du horrela prebarikazioaren eta iruzurraren aurka borrokatzea. Baina ezerk ez omen du segurtatzen Dialla deitzen den izaki immaterial hori arduradun politiko humanoa baino zuhurragoa eta garbiagoa izanen denik…

Jendea zorrotz kontrolatzeko eta ardiak bezala kontsumoaren korbeetan gatibu atxikitzeko helburua dute teknofaxismoa plantan ematen ari diren eta eskuin muturrarekin baltsan dabiltzan munduko hamar enpresa buru okituek. Botere postu materialak oro nahasten dizkigute, esku-hartze psikologikoa are larriagoa suerta dadin. Ez dugu jakingo nori iharduki, nori mendeka, nor sinetsi edo nor sala… hetsi dadila xedera, behin betiko.

Frantziako Lecornu lehen ministroak ez du AA horren laguntzaren beharrik ukan bere gobernua osatzeko, politika hutsean jada zohitu figurak inposatu dizkiolako Macronen anbizio eta larderia ez artifizialak.

Dena den, ongi etorri Dialla... petzeroen dantzara!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.