Itxaro Borda

Dibortzioa

2025eko ekainaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ardiak, otsoak eta txakurrak loriatzen dira artzainak haserretzen direnean. Hori da bederen txikitatik entzun dugun zuhurtziaz beteriko errana. Baina badirudi mundua ez dela gehiago gure haur denborako baldintzetara plegatzen. Washingtoneko etxe zurian gertatzen ari den bi oilarren arteko aharra partidak, interesatzen baino, aspertzen eta akitzen gaitu. Trump eta Musk kexatu dira beraz, dibortzio konfliktibo guzietan bezala, irainak, laidoak eta berri faltsuak airean dabiltzala.

Elon Musken dolarrez baliatu da Donald Trump Estatu Batuetako presidente bilakatzeko, bigarrenez. Hegoafrikarrak dirua galdu du gero DOGE delakoaren arduradun izanik hartu dituen erabakien ondorioz, bere enpresen akzioek peko erreka jo dutelako —baina lasai, badu oraino aski sos hilabetea bukatzeko!—. Jasanezin zaio baztertu duen dirutza, milioika funtzionario langabetuz eta ehunka erakunde larrutuz, Trumpek burrustan gastatzen duela ikustea: defizitak zulatzea eta ekonomiak egitea erraza da, bereziki jende xeheen bizkar egiten direnean. Egiaz, ni ere haserre ninteke, Musken antzera, axoa politiko erraldoi honetako aratxe laudatua izan banintz...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.