Itxaro Borda

Ellinikon

2025eko abenduaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela hamabost urte Greziak pairatzen zuen krisi larria eta europarren gaztiguak genituen aipagai hemen berean. Peko erreka baino beherago erori ziren, nahiz eta Minotauro neoliberalaren parean, Alexis Tsipras edo Yanis Varoufakisen trakako politikarien eta notazio erakunde ezberdinen izenak ezagutzeko parada ukan genuen. Greziarrek beren gobernarien gehiegikeriak pagatu zituzten, eta Paris-Berlin ardatzaren aldetik, krisia Espainiara eta Italiara hedatzeko mehatxua kontrolatzeko xedea ere bai.

Badirudi Grezia zepotik atera dela, masa turismoarekin, pobrezia larriarekin eta europar eraikuntza enpresek herria modernizatzeko dituzten hainbat proiekturekin. Horietatik batek Atenas hegoaldeko Glyfada eskualdea Dubain antzeko urbanizazio batez estali nahi du: Ellinikon hiri berria altxatuko da hor itsas bazterrean, Riviera Tower erraldoiaren inguruan, berrogeita hamar solairuko egoitzak aurkituko direla, dendak, luxuzko portuak, kontzertu gelak, aparkalekuak, klinika pribatuak eta kiroldegiak.

Antigona eta Medea isilarazi dituzte... beti bezala!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.