Itxaro Borda

Emaztekiak

2026ko apirilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Errepika dezakegu, elkar konbentzitzeko, aldaketa baikorrak suertatu direla Euskal Herri mailako genero kontuetan, literaturan eta musikan emakume gehiago dagoela adibidez, edo politikan, edo ekonomian. Emazte zientifikoen eskasia deitoratzen da haatik... mutikoek ilargira joateaz amets egiten duten bitartean neskatxak panpinekin jostatzen ari dira!

Bazterrak harrotu ditu Sohütako Christelle Mange auzapezaren balentriak, Elkargoko presidente-ordeak izendatzeko orduan: emazte-gizonen arteko paritatearen izenean altxatu eta eskatu du berdintasuna errespeta zedin, «gizonezko baten konpetentzia berak» dituela aldarrikatuz. Azken herri hauteskundeetan justuki, legeak behartzen duen paritatea ahantzi bezala dela iruditu zaigu. Hondarrean, batzarrak, 13. presidenteorde posturako hautatu zuen, hamabost postuetatik 5 baizik ez direla ordezkari femeninoen esku gelditzen!

Jendarte patriarkaletan zarata apalean dabilen galdera oraindik ere hauxe da: baina zergatik nahi du emazteak postu politikoetan bere burua agertu, hain ongi legokeelarik sukaldean kozinatzen eta haurrez axolatzen?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA