Itxaro Borda

Erakargarriak

2026ko urriaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Turbulentzia politiko urte lanjeros batean sartuak gara Frantzian eta Espainian: herritarrik zaurgarrienek eskuin muturreko arduradunak erakargarriak aurkitzen dituzte, diruz okitu politikari hauek pobreagoez axola mikorik balute bezala! Neoliberalak, misoginoak eta antisemitak direla ahantz araztea lortu dute, judu konfesioko hiritarrek beraiek boza BN alderdiari emateko prest direla jakiten dugularik bereziki, bai eta egoera ekonomiko larriarekin buruz buru borrokatzen diren adin ertaineko ama familiakoak eta emakume langileak ere!

Emazteen lanpostu jada prekarioak desagertzen ari dira Europa osoan. Osasun zerbitzuak eta dendak ixten dabiltza eta enplegu femeninoa inpaktatzen dute, aurreko desindustrializazio oldeak gizonezkoak zituelarik xomajearen atzaparretara aurtikitzen. Emakumeek muturreko alderdiei eta programa publikoei babes soziala eskatzen diete, soziala hitza partidu horientzat laido bat dela obliteratuz: Le Pen andereak bere elitearekiko hurbiltasuna ezabatu du, eta dagoeneko, gabetuenen salbatzaile gisa agertzen ahal da, sedukzio betean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA