Itxaro Borda

Erori da (ter)

2025eko urriaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantzia ezegonkortasun politiko batean lerratzen doala argi dute analistek. Eskuin muturreko piztia ageri da inguruetan, goseti, barranda, marrumaz, jauzi eta ausiki egiteko prest. Lecornuk ez du haize zakarren beharrik ukan erortzeko. Bera da behaztopatu demokrazia ukamenaren moketaren kantoietan. Gobernurik efimeroena da Lecornurena, suizidio iragarria, ninia sortu aitzineko urkatze goibela... ala hobekiago ber-punpa egiteko jukutria?

Agian, sindikatuen eta langileen mugimenduari baino kasu gehiago egiten diote gobernatzen dutenek jendarteko aberatsenek xake piezen higitzeko duten moldeari. Nagusien elkarteak manifestazio erraldoia deitua zuen, miliardunak haginak erakustear ziren eta merkatuak uhertzen hasiak, moltsak duelako gehienetan manatzen, edozein etxe arruntetan bezala.

Gaztetan, ahoak eman ahala hainbatetan oihukatu genuen Hertzainak taldearen lelo orgasmiko haren egokitzeko ordua etorri zaigu: «Gobernurik gabe, buruaren jabe, edo zergatik ez, buru gabe hobe!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.