Itxaro Borda

Erretiratuak

2026ko irailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aitzin-kontuak orekatzeko tenorean, leku anitzetan bezala, Frantziako finantza ministroak behi esnedun gisa kontsideratzen ditu erretiratuak, lanik egin gabe ordainduak direlako ustea hedatzen utziz. Eskuin muturreko buruzagiek aldiz amainatzen dituzte aspalditik. Lelo bat dabil airean, gero eta ozenago, boomer horiek bigarren mundu gerlatik hona, hiru hamarkadako garapen ekonomiko argiaz, lan baldintza seguruez eta etxe-jabe bihurtzeko erraztasunez baliatu zutela xuxurlatzen duena gure belarri suminduetara.

Erretiratuak ez dira bloke bakarrean aipatzen ahal dirudun okitu batzuk bailiran, gehienetan haurrak eta arra-haurrak ekonomikoki laguntzen ere dituztelako. Orain arte ez diote eskuin muturrari begirik eman, baina badirudi, 2027ko presidente bozkaren karietara haizea norabidez aldatuko dela: Batzar Nazionaleko politikari «desdeabrutuek» beraien erosteko ahal sakratua babestuko dutela hitzematen diete...

Gauza jakina da erretretatuek zahartzen eta erradikalizatzen doan europar jendartearen parte handia osatzen dutela eta gainera bozkatzera doazela, zintzo-zintzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA