Itxaro Borda

Espektrala

2026ko uztailaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan ostegunean, eguerdi aldera, Baiona setiopean zegoen. Bestetarako barrikadatzen dabil ikusgarriki. Bideko biribilak, lore parterreak, berde eta bihurguneak, etxe atariak, zubi eta sarrerak blindatzen ari dira hiriko langileak, Konstantin Kavafis poetak behiala igurikatzen zituen barbaroen aiduru bagina bezala! Baina barbaroa, aldion, ez zen festayre salbaia, baizik eta Macron frantses presidente espektrala, armada buru gisako lana betetzera Baionako zitadelara etorria. Nazioartean distiratzen omen du, baina estatuko mugetan doi-doia nabari da gizona, nahiz eta Ray-Ban markako betaurrekoekin plazaratzen den egun hauetan! Oren bat eta erdi baizik ez zituen Baionan pasatu, populu-bainurik ez, agerpenik ez herriko etxera, ebasle baten antzera egin zuen Lapurdum zaharrerako joan-jina. Bazauzue? Hori al da jendetasuna?

Eskerrak baditugula gorputz publiko gehiagoko presidenteak eta lehendakariak gure inguruetan. Denbora hartzen dute herritarrekin mintzatzeko. Beren aburukoak ez direnekin ere solastatzeko. Espektro espektralen mundutik urrun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA