Itxaro Borda

Ezinezko (e)misioa

2025eko ekainaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Isuri Gutxiko Eremuen izaera ezeztatu du beraz Frantziako Batzar Nazionalak iragan astean, eskuin muturretik ezker muturrerako halako adostasun emozional batean. Nehork ez duelako, funtsean, autoa den egiazko «behi esnedunaren» eskubideen murrizteko ardurarik hartu nahi, haren erabilpenak airea partikula kutsakorrez mukurutzen duen arren. Bilbon eta Donostian bezala alta, Parisen eta Lyonen ere hedatzen ziren gune garbiago hauek eta dagoeneko eskualde horietako biztanleak aldea nabaritzen hasiak omen ziren.

Ezinezko misioa dirudi. Harrigarriena da zer nolako argumentuak baliatu dituzten diputatuek eta gobernuak IGE kontzeptua linboetara botatzeko. Erran dute deliberoak herritarrik zaurgarrienak zituela gaztigatzen, negar faltsua begi izkinan lerratzen utziz: argumentu falaziosagorik ez dela generrake aditza trinkotuz! Noiztik dira aberats ondoak jende xeheen osagarriaz axolatzen? Martxo bukaeran Euskal Elkargoak bozkatu zuen beribil kutsakorrenak hiri erdietatik kentzeko planaren kontra. Diputatuen argumentu berekin. Ahanzten dute alabaina aire kutsakorraren lehen biktimak jendarteko ahulenak direla eta hauek aspaldian ez dutela autorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.