Itxaro Borda

Gainditze eguna

2025eko apirilaren 30a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan apirilaren 19an gertatu da. Europako eta ipar hemisferioko herri gehienek gainditu dute baliabide naturalen erabiltzeko muga-eguna. Orduz geroztik kreditu ekologikoan bizi gara, maileguan, ustiaketa etengabean, ez dugunaz profitatzen. Arteka tenporal hau bi aste beranduago agitu zen 2024an, maiatzaren 5ean preseski. Global Footprint Network sareak finkatzen du urte oroz gainditze egun horren data. Eskualde bakoitzaren hatz ekologikoa, haragi ekoizpena, laborantzarako eremuak eta eskualdeen bio-ahalmena kontuan hartzen ditu kalkuluak egiteko orduan. Bio-ahalmenaren arabera neurtzen da gero, noraino kapable den ekosistema bat baliabide horiek hornitzeko, eta ondorioz, baliabide horiek eragiten dituzten zaborrak kudeatzeko.

Europarren gisa emokatzen balitz humanitate osoa hiruzpalau planeta beharko litezke jende guzien asetzeko. Horrek argi uzten du hiritar zati urri baten jarduera ez dela kolektiboki jasangarria, ez planetaren mailan, are gutxiago herrialde bakoitzaren baitan. Eta, ez dira, estatu okituek hartzen dituzten neurri anti-ekologikoak egoera orokorraren konpontzeko egokienak. Ez eiki...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.