Itxaro Borda

Galernak

2025eko ekainaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ekain bukaera honetan eguraldi zerbitzuek alarma egoerak biderkatu dituzte, batean beroagatik eta bestean, bat-batean, itsaso aldetik altxatzen diren tenpesta erraldoiak iragarriz. Hondar asteko bi arrastiriz jasan ditugun ihausteri, trumoi, ximixta, euri zaparrada eta haize indartsu oldeak, ez errateko oldarrak, ikusgarriak bezain beldurgarriak izan dira. Bidenabar, Ahurti-Bidaxune-Hazparne eskualdean, desmasia asko eragin dituzte harri uharrek. Argazkiak ikusi ditugu: sei zentimetro inguruko birlek esku ahurrak betetzen zituzten...

Gauaren erdian geltokiko bazter hauek zalantzaz betetzen zituen haize basaren burrunba zurrunaren zarata ozen dabilkit oraino belarri zokoan, bai eta teilatuan banbaka erortzen ziren izotz erronden azantza ere... Lagun batek kontatu zidan, biharamunean, uste izan zuela Bibliako zazpi gaitzen parabolaren ildotik, arrain puskak, kordelean, zerutik lehertzen ari zitzaizkiola. Eta dardaraz urtu zen, aldaketa klimatikoaren ondorioz urtzen doazen Pirinioetako azken glaziarren antzera, datorkigun apokalipsi urrikal gabearen atzamarretatik ihes egiteko modurik ez dukegula marmarikatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.