Itxaro Borda

Gostu femeninoak

2026ko irailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Estatistikek erakusten digute emakumeen gostuek, nahikundeek, etorkizun xedeek baldintzatzen dutela sareetako komunikazioa eta neurri batean kontsumoa ere bai: ez ote dituzte, adibidez, beren semeen, anaien, senarren jantziak emazteek erosten? Moda influencer-ak neska gazteak dira, gehienak zergarik ez ordaintzeko giza eskubideak ukatzen dituzten arabiar adarreko petro-estatuetan bizi direnak...

Baten batek —eta nerauk hasteko— galda lezake zergatik eta nola muturreko ideologia maskulinistek hainbeste erakartzen dituzten emakumeak. Indarra eta larderia maite duen ipotx ilun bat ba al da gutariko bakoitzaren baitan? Heziketa da ala natura? Dominatuak izateko sortuak gara?

Eskakizun horiek nituen kasko zokoan, biribilka, Alemaniako AfD alderdia emakumeek zelan elikatzen duten agertzen zuen artikulu bat irakurtzen nuen bitartean: lesbiana bat dauka buru, srilankar batekin ezkondua, familiatua gainera, eta gizonak boterera bultzatzen dituzten oinarrizko militante asko emazteak dira, partiduak beraien interesen kontrako politikak eramatea programatzen duen arren!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA