Itxaro Borda

Hiri-erdiak

2026ko martxoaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Herenegun, San Izpiritu zubia zeharkatzean, lagun batekin ari nintzen solasean eta erraten zidan pena nabaritzen zuela hiri-erdiak autoei debekatzen zitzaizkiela ikustean, horrek denden etorkizuna baldintzatzen zuelako. Neurri batean arrazoia zeukala pentsatu nuen: saltegiak desagertzen ari dira gure karriketatik eta, ordez, bizar-egiteko zein ke-zigarretak saltzeko espazioak zabaltzen dizkigute, denak bizardunak eta erretzaileak ez garen arren!

Ikerketa batek, hargatik, ongi erakusten du hiri-erdiak autoei irekitzeak ez dituela komertzio txikiak itzularaziko, hiri-bazterretan lanean ari diren jendeak hirietatik kanpoko eremu geografiko urrunetan bizi direlako batetik, eta bestetik, udaletxeetako negar egile berek hirien mugetako intak saneatu ondoan, supermerkatuak eta kate multinazionalak eraikitzeko baimenak ematen jarraitzen dutelako, beribilezko irisgarritasuna segurtatuz animaleko aparkalekuekin.

Beharbada, tentel gisa kontsideratzen dituzten oinezko bezeroak bestela hartu beharko lituzkete denda-jabeek, hauek baitira ororen buru hiri-erdietako saltegien klienterik fidelenak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA