Itxaro Borda

Hitzen kutsadura

2026ko martxoaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Europar jendarteak eskuinera makurtzen ari direlako zantzuak dakartzate hizkuntzek. Baina lerratze hori gehienbat nabari da frantsesean edo gazteleran, immigrazioa aipatzerakoan bereziki ordezkatze handia bezalako kontzeptuak beltzen eta arabiarren inbaditze ideiekin uztarturik baliatzen dituztelako. Edo, gure kasuan, kanpotik saldoan datozen hiritar (aberats) ez-euskaradunak dira euskal identitatearekiko uhin itogarri gisa ulertzen. Ez ditugu, oraino, Aliança Catalaneko Silvia Oriolsen muturreko diskurtsoak entzuten…

Mintzairak ez dira ideologietatik bazter bizi. Faxismoa darien erranaldiak sortu baiko, mediek dituzte barreiatzen, eta horrela errepikatzen ditugu beraien pisu zitalaz kasik ohartu gabe. Harremanak kutsatzen dituzte, haurrideen artean etsaiak izendatzen, etsai horiek gero gauzatu eta erasoen jomuga antzera seinalatzeko. Bermigrazio neologismo irudiz teknikoak adibidez, beraien larruaren kolorearen arabera erakutsi herritarren zati bat kanporatzeko nahikundea laburbiltzen du: hitz letalak gureganatzen ditugu eta balio semantiko finkoa ematen diegu…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA