Itxaro Borda

Hondarretan

2026ko maiatzaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako Barra deitzen den Aturri ibaiaren lokatzak garbitzen dabilen Hondarra ontziko langileak greban zirela ikusi nuen hango kaitik pasatu nintzen batez: bost hizki gorri, oihal zurian margotuak. Sisiforen gisa, baina sablearekin, ekinean ari diren beharginek lan baldintza eta soldata hobeak eskatzen zituzten. Hogeita lau orduko lan-uztearen ondotik beren galdeak onartu ditu Baionako portua kudeatzen duen erakundeak.

Merkantzia-ontziek ez dute Aturrin gora bogatzen ahal hondar muinoak badirelako urpean, han hemen, traban. Hondarra ontziko marinel batzuek gidari zereginak ere betetzen dituzte beren orduetan, horregatik da menturaz, greba hau hain laster eta momentuko onik bururatu.

Ez dakit irakurlea oroituko den Bokale aldeko Aturriren ezpondan altxatzen ziren garabi ilun eta altzairuzko beso luze haiek gidatzen zituzten docker delakoen mugimendu sozialez. Baionako burgesak izutzen omen zituzten Internazionala kantatuz eta manifestatzen zutelarik beren mutur beltzak agertuz. Joan dira joan egunak baina memoria horrek bizirik dirau...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA