Itxaro Borda

Igandeko predikua

2025eko uztailaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Betharramgo eskolan, eta Frantziako hainbat eskualdetako ikastetxetan, kasik mende erdi batez garatu haur hotzen kontrako biolentzia sadikoaren inguruko ikerketa batzordearen txostena publiko egin da duela gutxi. Argi geratu da afera mingots horretan, Bayrou frantses lehen ministroa «gezurretan» harrapatua izan dela eta Betharramen bertan berrehun bat salaketa bildu direla. Eskola horretako apez eta zaindari asko, gainera, han eta hemen ibili dira, bai eta misiolari gisa Afrikako zenbait lekutan ere, gaztetxoen aurkako erasoak biderkatuz.

Baionako apezpikuak bere burua agertu du beste behin: artxiboetako dokumentuak eta informazioak ikerketa batzordearen esku ez uztea erabaki du, mila aurpegitako biolentzia horretan inplikatu diozesako apezen fama ona zaintzeko. Oroz gainetik. Delibero horren berri ez zuen nehork jakingo Baionako apezpikutegiko komunikazio arduradunaren kazetari batekiko hanka sartzerik izan ez balitz.

Jainkoaren justiziak agian barkatuko die, Jainko izanki barkatzea errazago zaiokeelakoan, baina gizakienak izenak eta izanak eskatzen ditu, gertatutakoa nehoiz errepika ez dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.