Itxaro Borda

Ilegalak

2026ko urriaren 3a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Immigranteek ez dute bizitza erraza. Egia da bakoitza bere herrian errotzera deitzen gaituela egitura politiko orokorrak. Mugimenduan dabiltzanak ilegaltzat hartzen dira, behialako gure eskualdeetako buhameen antzera. Giza oldeak betidanik ibili dira lur borobilaren azalean, hegotik iparrera oinez, goseagatik, abentura nahiagatik edo genero arazoengatik.

Iragan egun batez topoan nintzen euskara ere bazekiten sei frantsesdunen artean. Ahoak eman ahala ari ziren gure baliabide sozialez profitatzen zutenez: jende horiek lana ez dute maite, zioten, guk halaber, amerikarrek bezala, tren beteka, haizatu beharko genituzke alfer ondoak oro... Trumpek hain zuzen, atzerritarrak, paperak ukan ala ez, Guantanamon probatu burdinazko kaioletan sartzen ditu abereak bailiran, eta gero The deportation project delakoaren arabera, kanporatzen ilegalen jatorrizko herriak ez diren estatuetara barne.

Nor da ilegalena orduan? Paperik gabe mugak pasatzen dituena ala giza eskubideak ukatzen dituen buruzagia? Eta zer migrazio-politika murritzak sustengatzen dituzten herritar plaxentez?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA