Segurtasun Soziala izeneko erakundea bipiltzen dutenak pobreak, alferrak eta kanpotarrak direla dio uste komunak. Klase apaleko kideak, hain esku-zabala den sistemaz baliatzeko ohitura luke eta gobernuaren urrats guziak egiteko molde herrikoi horren eremua kontrolatzeko ematen dira. Gehienetan, alta, iruzurtienak lepo, esku eta aho zuriak dira, aise engainatzen ahal den osagarriaren alorrean arrainak uretan bezala bizi direnak edo Claude Chabrol zinegileak filmatzen zituen herrietako burgesia txikia osatzen dutenak…
Angeluko hiru farmazia-jabe epaitzen ari dira egun hauetan Baionako tribunalean. Familia berekoak dira, aita, semea eta ama. Hemen, izpiritu saindua baizik ez da eskas. Polizia ikerketa luze eta neke baten ondotik, agertu da zortzi ehun mila euroko sakea eragin dutela Segurtasun Sozialaren kaltetan. Farmazia-jabeek erremedio biziki karioak manatzen zituzten, sekula erosi eta saldu gabe, beren kontura isurtzen zen diru mugimendua erakunde kolektiboaren bizkar utziz! Iruzurrak urteak eta urteak iraun zuen.
Epaia heldu den otsailerako iragarria da.