Ainize Madariaga

Itsuski itsu

2024ko martxoaren 31
05:00
Entzun

Itsurik makurrena omen da ikusi nahi ez duen hura. Euskal departamenduaren aldarrikapenez oroitzen naiz, «Euskal departamendua, ooooorain!». Denboraren sagu-zilo batetik begiratuko bagenio, geure buruari irri eginen genioke orain: nola da posible Napoleon Bonaparteren asmakizun zapaltzaile horren zepoan erori izana? Eta Mittérandenean, zeinak departamendua hitzeman eta hitza jan baitzuen. Irudipena dut geure buruari harrika egiten diogula halakoetan. Testuinguruak baizik ezin diezaioke zentzurik eman halako burugabekeria bati. Gauzak «poliki-poliki» kausitu behar omen dira, «urratsez urrats», «dena ezin baita batean lortu», «pazientzia» eskatzen diogu geure buruari. Batzuetan, nago ez ote diogun gehiegi galdatzen edota amiñi bat engainatzen dugula.

Egun hauetan sareetan zalu kurri den irudiak irri eginarazi dit: aurtengo Korrikak Azterketak Euskaraz ekimena omendu duenez, nonahi eta noiznahi agertu da uholde urdin ilun zein argi, ubel, laranja edo berdea. Eta tartean, bada kolore guziak itsutzen dituen banderola bat: «Azterketarik ez!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.