Itxaro Borda

Itzuli

2026ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aditz polisemiko soil batez hartzen dugu munduaren murmurioa euskaraz, esperantza eta betekizun erreal artean. Gure bizi-tokietara itzul gaitezke eta, aldi berean, ulertzen ez dugun hizkuntza baten konprenitzeko lana eraman dezakegu enpatia osoz. Humanoen arteko lotura maitasuneraino indartzen du joera horrek. Babel ondoko urratsa da, ezinbestekoa, kulturen aniztasuna seguratzen duena. Ez dut itzulpenik egiten ez duen mundu intimorik irudikatzen ahal, dakidan arren inguratzen nauten lagun askorentzat itzultzeak traditzea eta arroztasun mehatxagarriaren baitan itotzeko arriskua ekar lezakeela. 

Ez gara bakarrik bizi, ez gara nortasun bakarrekoak, berba trinkotan borobiltzen dugun dibertsitatea aberasten dugu, lekuak eta denborak nahasiz: Iratiko Orion eskualdean biltzen ahal gara, euri egun grisetan, ke usaina darien artzain-etxoletan, ardi-gasna xerrak partekatzeko edo, zergatik ez, Bartzelonako Ciutat Vella auzoko Nori Stone izeneko japoniar jatetxe moderno batean, matxa tearen berdetasun sakonaz zorabiatzeko, bietan ongi sentitzen garela… etxera itzultzeko gogorik gabe! 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA