Euskal Herrian ere Jane Austen ingeles idazlearen zale batzuk bagara: udaran, ARTE telebistan edo YouTuben, BBC kateak hain finki ekoitzi dituen Emma, Urguilu eta aurre-iritzi edo Mansfield Park filmak berrikusi ditugu. Jane Austenen ironia kargak lehertzen ez duen Darcy gorakoiaren figura miresgarria zaigu, Brandon koronelarena halaber, idazleak satira soziala egiteko daukan ahalmena bezain.
Aurten ospatzen da Jane Austenen sortzearen 250. urteburua, eta fanatikoak baditu munduan zehar, Euskal herrian barne, erran dudan bezala. Ez dezagula ahantz lehen emakumeetatik bat izan zela bere liburuak publikatzearen diruaz bizi ahal izan zena! Ez zen ezkondu, ez zuen haurrik ukan, 41 udaberri ospatu berritan zendu zen, baina bere itzaletik sortuko ziren George Eliot (1819-1880) eta Virginia Woolf (1882-1941) inspiratu zituen.
Austen-mania ez da gelditzekotan, Netflix plataformak Urguilu eta aurre-iritzi nobelaren enegarren egokitzapen bat hitz ematen digulako datorren urteko: Jack Lowden eskoziarrak eginen du Darcyren papera.