Lema eta banderola bakarreko manifestaldiak egiten ziren garai bat bazen. Alderdiak edo sindikatuek batera pentsatzen zuten eta denak horren atzetik ibiltzen ginen Parisen, Maulen, Pauen edo Baionan. Nor bederaren aldarrikapenak etxean uzten ziren, gu erraldoi eta irenskor baten izenean. Denbora haietan, ekologia, generoa nahiz hizkuntz eskakizun partikularrak ez ziren aipatzen ere. Nago ez ote den eskuin muturraren egungo tentazio herrikoia behialako sinpletasun ideologiko horren nostalgia zerbaitetan oinarritzen?
Gaur egun, manifestaldietan, bakoitzak bere ikusmoldea dakar etxean margotu eta herritarrek argazkitan hartzen dituzten kartoi arrunt batean. Umorea da nagusi, hitz jokoak, begia jotzen duten irudiak, marrazkiak eta erranaldi zehatzak. Gazteek eta adinekoek ere irudimen bizia daukate, horretan belaunaldiak funtsean batzen direla. Portuko dockers direlakoekin eta CGTaren sound system-aren ondotik ibiltzen naizenetan, funtsezko aldaketa hori notatzen dut nirekiko: aldarrikapenak fragmentatu dira jendarteak bezala.
Luze dira belhitzen kantatuko duten biharamunak...