Itxaro Borda

Kode penala

2026ko martxoaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ukan dut jadanik bizpahiru aldiz Afganistanen gertatzen den genero apartheidaz idazteko aukera. Indiar kontinenteko herrialde horrek zergatik hunkitzen nauen ez dakit, talibanengatik segur ez, Montpellierren errotzen den Spojmai Zariab (1949) nobelagilearen Kainen ordokiak eleberriak erdibitu ninduelako agian bai.

Afganistanek titularrak betetzen dituenean ez da seinale ona, bereziki hango emazteentzat. Eta haurrentzat, alabaina. Iragan urtarrilean, halatan, talibanek aurkeztu kode penal berrian, etxeen tepuan gizonek emakumeei egin ditzaketen gaztigu-zauriak sailkatzen ditu legeak. Kabulen erabaki da gizon batek bere andrea lasai jo dezakeela hezurrik hausten ez dion bitartean. Emaztearen beso bat apurtzeak adibidez hamabost eguneko kartzela zigorra merezi du. Gamelu baten gaizki tratatzeak, aldiz, sei hilabetekoa.

Ongi ageri da hemen bikote biolentzia instituzionalizatzen ari direla, emakumeen ezabatze xede orokor baten baitan gainera. 2021etik hona, irakaskuntzatik, lan merkatutik, espazio publikotik eta justiziaren abegitik kanporatuak dira gure ahizpa afganiarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA