Diputatuek, komisioetan, Errepublikaren (frantses, of course) baitako Korsikaren autonomia bideratzeko erreformaren lerro handiak onartu berri dituzte. Gaurtik aitzina hasiko dira, aburuak zehatz banatuak dituen Parisko hemizikloan egiazko eztabaidak. Korsikako Batzar Eragilearen presidente ohia izan eta egun Bastiako auzapeza den Gilles Simeonik ohartarazi du ondorioak latzak suerta daitezkeela debadioak gaizki biribilkatzen baldin badira. Testuak proposatzen du, pasatzen baldin bada aldaketa soberarik gabe, lege orokorrak korsikar egoerari egokitzea, uhartearen partikularitateak errespetatuz. Korsikako kolektibitateak gainera norma propioak moldatzen ahalko lituzke bere premien arabera.
Duela lau urte hasi ziren testua lantzen, Yvan Colonnaren erailketaren ondoko gatazka giro hartan. Baina mende erdia baino gehiago badu korsikarren aldarrikapenak plazan daudela eta biolentzia uhin asko gurutzatzen direla Korsikan, narkotrafikatzaileena, islako mafia familiarrena, nazionalistena, frantses boterearena...
Eskualde guzientzat balioko al du zerbait lortzen badute?