Itxaro Borda

Koskaz

2026ko apirilaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Adin batetara heltzen diren jendeak, hatsa bahitzen eta gorputza zirtzikatzen dien lanaren mundutik ateratzeko berantetsiak dira. Erretretan sartu eta besterik dela erakustera ematen dute Europa mailan eramaten diren hainbat aburu-ikerketek: erretiratuak ez dira, nehondik ere, lanean ari direnak baino zoriontsuago. Bistan dena, ikertuen irudipen subjektiboari interesatu zaizkie azterketa kudeatu duten ekonomistak, diru-baliabideak aipatu gabe, asperdura, ezintasuna, lotura humano eskasia eta frustrazioa nabaritu dituztelako galdekatu askorengan.

Alta, 2023an milioiak ginen karriketan, Baionan barne, erretretara joateko adin-zutabearen aldaketaren kontra manifestatzen. Nola esplika orduan erretiratuen bizi-sentsazio mikatz hori? Beharbada lanaren mundua da infernu bilakatua, prekarioa, feminizatua eta gaizki ordaindua den maila apalenekoa bereziki. Ofizio liberalek adibidez adin legalaz harago segitzen dute, lana maite eta ezagupen soziala daukatelako. Baina, orokorrean, lana gogortu da adinekoentzat eta zentzua galdu du denentzat. Hor dago koska.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA