Itxaro Borda

Lampedusa

2026ko uztailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mediterraneoko uharte honen izenak laburbiltzen du Afrikaren eta Europaren artean gertatzen den tragedia humanoa. Immigranteak deshumanizatzen dituen egitura bat zutik eman dute ezponda bien etxeko probetxuz: Europak mugak ixten ditu eta, Libiak, adibidez, dirua ausarki ukaiten du Europatik, beren herriak uzten dituzten gazteak bertan bortxaz atxikitzeko. Lege gabezian eta inpunitate osoan. Erraten da petrolio putzu bat baino emankorragoa dela erretentzio zentro baten kudeaketa esklabista Tripoliko gobernuarentzat!

Aita saindua Lampedusan egon da iragan asteburuan, eta berriz ere, migranteak, beltzak eta pobreak izanagatik, jendeak direla mailukatu du, oinarrizko egiak oroitarazi behar balira bezala. Identifikatu ez diren gorpuen hobien aitzinean bildu da, Kanarietan egin zuen moduan, eta europarrak politikaz aldatzera deitu ditu. Baina ez dira horretatik ari italiar, frantses edo hispaniar eskuin muturrak, aita saindua migrazioen konplize egiten dutela. Bizkitartean, Lampedusako turismo bulegoarentzat islako sable finezko hondartzak dira aipagai, ez migranteak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA