Itxaro Borda

Landare ongileak

2026ko azaroaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kanpoan, euria jaits ahala eta haizea marrumaz ari denean, ohean sartzen gara ordenagailuarekin, izpirituak hustu asmoz. Mezuetan, landare ongileei buruzko publizitate inspiragarriak jasotzen ditugu: hostoak, loreak, erroak denak on dira tisana zaporetsuak egiteko. Hurrupa bat eta ongi sentitzen gara, lasaituak, barnez berotuak, munduarekin bake-agiriak izenpetzeko prest!

Ingurunearen etorkizunarekiko beldurra zainetan sartzen zaigu haatik, ikasten dugularik Omnibus X legea eztabaidatuko dela datorren abenduan zehar Europako Parlamentuan: honen arabera pestizidarik kutsakorrenak eta osagarriarentzat larrienak epe-mugarik gabe erabiltzen ahalko dituzte nekazaritza alorrean. Ekai kimikoak hegazkinez eta dronez hedatzeko dretxoa ere balukete. Bistan dena, natura-zaintza elkarteak kontra dira, neurri horiek bizitzaren azkentzea ekar lezaketelako. Baina aurkariak ikusezinak bilakatuak dira, errentagarritasunaren eta arauen sinplifikatzearen aitzakian.

Horrelako berriak irakurtzean, egia da, xarpota-txarpoil infusio ongilea edatea ez dela aski zainak jabaltzeko. Ala bai?

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA