Itxaro Borda

Maiatzak 1

2026ko apirilaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit zer nolako histeriak hartu dituen gure eskualdeetako okinak, lili saltzaileak eta gainerako komertziogileak… nahi dute maiatzaren 1a lan egun gisa finkatu, salmentek eta kontsumoak etenik ukan ez dezaten! Alabaina, entzuten dira auhenka, maiatzean jai-egun sobera badela eta dirua galtzen dutela arraiki. Baliteke hala den, baina badute jadanik beren dendak besta-egunetan, igandeetan barne, irekitzeko eskubidea, kasik egun normaletan bezala ordaintzen dituzten ez-borondatezko langileekin.

Lecornuren gobernu fantomatikoak, bazterrak ongi harrotu ondoren, maiatzaren lehenerako lana legeztatzeari uko egin dio azkenean. Neoliberalak oro haserre dira, ez duelako gobernu izena merezi duen batek langile txarpil eta naturalki alfer batzuen aitzinean kikildu behar. Erregimen zaharreko komentatzaile horien gorroto soziala ere nabari da pantailetan! Sindikatuak poz mingotsez daude, badakitelako heldu den urtean, maiatzaren 1a lan eguna izan daitekeela, buruan interes partikularra zaintzeko xedea baizik ez duten politikariei esker!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA