Itxaro Borda

Marilyn

2026ko ekainaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela zenbait egun ospatu dugu Marilyn Monroeren sortzearen ehungarren urteburua. Norma Jean Baker 1926ko ekainaren 1ean jaio zen Aingeruen Hirian. Manekinoa, abeslaria eta sustut antzerkilaria, Batzuek bero-bero maite dute edo Gizonek bilo horiak nahiago dituzte filmetan agertzen zen bere gorputzaren plastikotasun ikaragarria. Horretaz nik baino hobekiago hitz egingo luke Begoña del Teso zine kritikariak... eta gainera euskaraz!

Sex sinbolo gisa ezagututako anderea mito bihurtu zen barbiturikoz mukuru Brentonwood muinoko bere etxean zendu zen 1962ko agorrilaren 5 haren biharamunetik beretik. Kennedy anaiak maitale zituen, ez zuen lotsarik, gorputza zuen laneko tresna nagusi... Marilynen kasuan guk ere konplotisten teoriak sinesten ditugu oraino ere. Geroztik, bere idazkiak plazaratu dira liburu bakarrean, fragmentuak, poemak, testu intimoak eta gutunak: «ez naiz deabrua, dio testu horietatik batean, mundu handiegian bizi den neska txiki bat baino ez naiz eta maiteko nauen norbaiten bila nabil» Eta nor ez?

Ai Marilyn, Marilyn, larrosa ta krabeliñ... zorionak!
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE