Itxaro Borda

Mbappe

2026ko uztailaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nehor ez da harritzen, datorren urteko Frantziako presidente kanpainako hautagai batzuk, berezi eskuin muturrekoa, brazalet elektronikoa orkatilan ibiliko dela ikastean, behe-mailako edozein narko-gaizkileren antzera. Egia erran, esku zuriekiko gaizkileak dira, diru publiko desbideratze larriengatik kondena arinak ukaiten dituztenak.

Ez dut segitzen munduko futbol lehiaketa, salbu margenetan: Kylian Mbapperen eta Paraguaiko batzar nazionaleko andere senatari arrazista baten arteko mezu trukaketa irakurri dut. Ez da lehen aldia futbolari frantsesa eskuin muturreko ideia zizkolatsuen kontra altxatzen dela, hainbat non Platinik berak kirola eta politika ez nahastea aholkatu zion duela zenbait hilabete.

Kirolari batzuek milioiak badituzte baina kuraia kolektiborik ez. Ez da Mbapperen kasua. Badaki non dituen erroak, ez da beti aberats okitua izan eta menturaz jadanik arrazakeria latza jasan du bere bizitzan zehar. Ez du onartzen alkoholaren publizitatea egitea, Nahelen erailketa salatu zuen eta herritar gisako bere kondizioa aldarrikatzen du. Txapel!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA