Itxaro Borda

Mehakoilak

2025eko irailaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aniztasuna eta eko-ardura izan dira azken hamarkadetako lemak modaren alorrean ere: gorputz ezberdinak onartzen ziren, askotariko genero joerak, jendartearen aldarrikapenekiko elkartasuna, Black lives matter edo #metoo mugimenduak baizik ez aipatzeko. Badirudi haizearen norabidea aldatzen ari dela, are abiadura handiagoan Donald Trump AEBetako lehendakaritzara helduz geroztik. Enpresetan CDO edo Aniztasun Zerbitzuburu postuak kentzen dituzte, aniztasuna markatzeko garaia bukatua eta tabu bihurtua bailitzan.

Horixe baita gertatzen ari dena: moda sortzaileek, gero eta gehiago, manekin meheak, zuriak eta kaukasiarrak eskatzen dituzte. Dagoeneko neska gazteak ageri dira, hezur eta larru, fashion week delakoetako desfileetan. Erran behar da, halaber, duintasun humanoa kolpatzen duten diskurtsoen indarrarengatik eta goren mailako klase ertainaren pobretze erlatiboarengatik, salmentak behera ari zaizkiela. Bidenabar, abereen gaizki tratatzea ere normalizatzen dabiltza, Brigitte Bardot arranguratzeraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.