Itxaro Borda

Mutur

2025eko urriaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Europa iparraldeko telefilmak eta true crime dokumentalak ikusten ditudanean, halako inpresio txar batek hartzen nau: hain leunak, hain zibilizatuak diruditen jendarte horiek neurri handiko biolentzia bat gordetzen duten beren baitan. Erailketak ikusgarriak dira eta politika mailan eskuin muturreko brigadak karrikara jaisten direnean, den-dena xehakatzen eta suntsitzen dute, askotan poliziaren begirunea beren alde dutela!

Hilabete honen hondarrean dituzte hauteskundeak Herbehereetan. Kanpaina gogorra eramaten dute alderdiek, eskuin muturrekoek bereziki, biolentzia totala eredu, iragan buruilaren 20an bezala, Charlie Kirken izpiritua berreskuratu nahi duen Els Rechts influentzer estremistak deitu manifestaldiaren karietara. «Herriaren alaba» dela dioen emakume horrek, ezkerra, emigratuak eta politikariak ditu partida, «demokrazia zerri-askara botatzearen» besta horretara Holandak dituen neonaziak oro gonbidatu bitartean. Barne-biolentzia irrazional horrek du demokrazia lanjerean ematen, funtsean biktimak ez direnak sistemaren biktimak direla sinesten hasten direlako!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.