Itxaro Borda

Negua # 2

2026ko ekainaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Alerta gorrian iragan berri dugun urteko bigarren beroaldi honetan, Atalante zinema gelara jo dut freskura bila, filma bat edo beste ikustearen aitzakiarekin. Aitor dut etxean baino hobekiago nengoela. Eta ez nintzen bakarra. Naomi Kawase egile japoniarraren —ene japonofilia!— Yakushimako Ilusioa eta kasik segidan Damiano Michieletto italiarraren —ene italofilia!— Vivaldi eta biok lanak irentsi nituen, biak ederrak eta hunkigarriak.

Bigarren filmaren soinu-bandak bereziki gatibatu ninduen gela ilunean egon nintzen kasik bi orduetan. Alabarekin entzutea hain maite dugun Gloriaren lehen notak, Nisi Dominus, Stabat Mater eta Lau sasoiak ospetsu haren firingiraje barrokoak... ardurago hauteman beharko genituzkeen melodiak, beroagatik gugan grazia eta poza ere errotzen direla gogoratzeko.

Baina freskura xirrixta batek larrantzi ninduen, alderik alde, Neguaren bigarren mugimenduko biolinak ozendu zirenean, larruaren, bihotzaren eta memoriaren hotzikarak eraginez. Buklean eta kaskoan aditu nuen gero 1:52 minutuko kontzertoa, Vivaldik funtsean, bizialdi erran nahi duela oroituz.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA